Ana Vallés Psicóloga y Sexóloga en Bilbao

Psikologia

Psikologia, nire burua behar bezala ulertzeko, onartzeko eta garatzeko funtsezkoa da. Pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela uste dut, horregatik, elkarlanean aritzen naiz premia espezifikoetara egokitzen diren irtenbideak aurkitzeko.

Gure bizitzan eragina duten sistema konplexuen parte garela ulertuz, norbanakoak bere osotasunean onartzea ezinbestekoa dela uste dut. Terapia Sistemikoa giltzarria da hurbilketa sakon eta eraginkor bat lortzeko, emozio- eta harreman-erronkei ikuspegi integral batetik helduz.

Familiak, bikoteak, lanak, lagunek…, oro har, garatzen garen inguruak, eragina izan dezakete gure osasun mentalean. Horregatik, ikuspegi integral batetik lan eginez, pertsonen arteko harremanetan eta dinamiketan oinarritzen da terapia, ongizate psikologikoaren funtsezko faktorea baita. Dinamika horiek aztertu eta ulertzean, eredu disfuntzionalak argitu eta irtenbide eraginkorrak aurki ditzakegu.

Beraz, sintoma edo arazo indibidualei ez ezik, horiek gure inguruko harremanekin eta ingurunearekin nola lotuta dauden ere aztertzen da. Horrela, zure ongizatean eragina izan dezaketen dinamikak ikasteko eta eraldatzeko aukera izango duzu.

Zeintzuk dira onurak?

Harremanak hobetzen lagunduko dizu; Besteekiko harremanak hobetzeko modu eraginkorragoan eta afektiboagoan komunikatzen ikastea.

Gatazkak bide hobeagotik bideratzea; Gatazkak modu eraikitzailean identifikatzea eta lantzea.

Autoezagutza bultzatu; Pertsona bakoitzaren trebetasunetan eta aukeretan fokalizatzea, zeure burua hobeto ezagutzea funtsezko da.

Ongizate iraunkorragoa lortzea; Sintometan ez ezik, arazoen sustraiei heltzean, epe luzerako konponbideak lantzen dira.

Zer gai jorratzen dira?

  • Emozioen kudeaketa
  • Antsietatea, estresa, fobiak eta maniak
  • Autoestima eta autoezagutza
  • Laneko arazoak
  • Depresioa
  • Erabakiak hartzeko zailtasuna
  • Dolu prozesuak
  • Pertsonen arteko harreman-arazoak
  • Crecimiento personal.

Terapia ingurune seguru eta konfidentzialean egiten da. Aurrez aurre edota online egin daiteke.

EUS