Osasun psikologo orokorra (BI5300), sexologoa eta hilekoaren terapeuta naiz. Gaur egun, nire lana banakako terapian, bikote-terapian eta formazioan oinarritzen da.
Nerabezarotik aniztasuna eta sexualitatea bezalako gaiek erakarri naute. Gehiago sakondu nahian psikologia ikastea erabaki nuen, norbanako moduan onartzearen garrantziaz jabetu nintzelarik bertan eta gizakiaren aldarkortasunaz konturatu nintzen. 2012an sexologiaren mundua ezagutu nuen, eta aukeraz betetako mundu batean murgildu nintzen, aniztasuna besarkatzen zuen oztoporik gabeko mundu batean. Nire bizitzako etapa honetan, aludun pertsonen berezitasun isilduak ezagutu eta ulertu ahal izan nituen. Hilekoaren zikloen funtzionamendua ikasten hasi eta ezagutza sustatzen eta emakumeei laguntzen hasi nintzen. Emakumeak erdian jarriz, baztertuta edo ezkutatuta dagoen mundu horri begirada bat eskainiz.