Sexologia, sexualitatea modu zabalean azaltzeko eta ulertzeko ezinbestekoa da. Sexualitatearen ikuspegi positiboa eta osasungarria sustatuz, Nor naiz/gara? Zer zailtasun ditut/ditugu? bezalako galderak eginez, bizitzako funtsezko alderdi gisahartzen dugu. Norbanakoa ezagutzeak, asko laguntzen du sexu-ongizatean eta ongizate orokorrean.
Sexu- eta bikote-terapia tresna baliagarriak dira sexu-bizitzaren eta bikote-harremanen erronkei aurre egiteko. Zailtasun sexaulei edo harremanei aurre egiteko laguntza eskaintzen dut, soluzioetan, aniztasunean eta onarpenean oinarritutako ikuspegia jarraituz.
Sexu-terapiak zure sexualitatea ulertzen lagun diezazuke. Gaur egun, beharbada, berezitasunean eta aniztasunean oinarritutako galderak erantzuten baino, ezarritako kanpoko “arauak” onartzen baigaude.
Zertan lagunduko dizut?
Zure sexu-identitatea lantzea; Nor naiz? Zelan sentitzen naiz?
Autoestimu erotikoa eta autoirudia sustatzea
Desiraren orientazioa lantzea; Nor desiratzen dut? Nola desiratzen ditut?
Plazerak eta kitzikapena lantzea.
Emozioen papera eta jokabide erotikoan duten eragina lantzea
Abusuzko esperientziak edota esperientzia negatiboak kudeatzen ikastea
Jokabide erotikoen zaintzarako eta ongizaterako baliabideak eskuratzea
Zertan lagunduko dizuet?
Plazera eta erotika lantzea.
Bikotearen denbora-espazioak kudeatzea eta hobetzea.
Bikotearen harreman erotikoak hobetzea.
Jeloskortasuna modu eraginkorragoan kudeatzen ikasi
Norberaren eta bikotearen nahiak eta itxaropenak lantzea.
Komunikazio-trebetasun onuragarriak eskuratzea.
Bikotearen banaketa maneiatzea eta esku hartzea.
Zeintzuk dira onurak?
Komunikazioa hobetzea; Komunikazio irekia eta zintzoa sustatzea, bikote-harremana sendotzeko.
Sexualitatea ulertzea; Norberaren nahiz bikotekidearen sexualitatea eta beharrak ulertzea, enpatia eta intimitatea sustatuz.
Ongizatea zure bizitzan;Sexu-bizitza gogobetegarriak ongizate orokorra eta bizi-kalitate handiagoa lortzen laguntzen du.
Terapia ingurune seguru eta konfidentzialean egiten da. Aurrez aurre edota online egin daiteke. presencial y online.